
Abenduaren 4tik urtarrilaren 7ra
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea , Sopela
Mutualiak laneko arriskuen prebentzioari buruz antolatutako Argazki Lehiaketaren 17 edizioetan parte hartu duten 2.700tik gora argazkiren artetik aukeratutako 43 argazkik osatzen dute ‘43 prebentzio- begirada’.
Horien bidez, Mutualiak gizartearen begirada finkatu nahi du laneko istripuen eta gaixotasunen problematikan, kontzientziatuz eta barneratuz, guztion artean, lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak lortu behar baititugu.