UK FOTO taldeari esker, Basque Spotting eta AENAk argazkilari aeronautikoentzat urtero antolatzen duen ekitaldiaren berri izan genuen. Taldeko zazpi kide aukeratuak izateko zortea izan genuen eta goiz ahaztezin batez gozatu genuen 25 spotter ingururekin.
Leku pribilegiatu batetik, pistan bertan, hegazkinei argazkiak atera ahal izan genizkien hurbiletik, pilotuak pasatzerakoan agurtzen zigutela, eta lagun arteko giro zoragarria.
AENAk eskainitako agape txiki batekin eta datorren urtean ere parte hartzeko gonbidapenarekin amaitu zen jardunaldia.
Egun biribila, hegazkinez betea, argi ona eta lagun onenak.✈️📷











