ESNE BIDEA

Ikusgai egitea -ia- ezinezkoa dena eta horretarako leku ilunetara joatea da UKfotoko azken irteeran egin genuena.

Esne bidea, gure galaxiari, argazkiak ateratzea zen kontua, eta leiala izan zen bere hitzorduarekin, beti bezala, baina aldi berean hodei eta ilargi ia guztien absentziaren laguntzarekin.

Mercedeseko txabolak huts egin zuen, konposaketan lagunduko behar zigula. Ez zegoenez, enkoadraketak eta konposizio ia ezinezkoak egiten saiatu behar izan genituen.

Baina izarrei bekaizkeriaz begiratzen zieten burdina bihurri batzuek hartu zioten lekukoa Mercedeseko txabolari.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude