SANTOÑAKO PADURAK

Otsaileko irteeran, UK argazkiko bazkideak Santoñara eta bertako padura politetara hurbildu ginen….. Montehanoko San Sebastian monasterioan gartzeta-etzaleku batekin topo egin genuen, Cerrojako errotaraino hurbiltzen saiatu ginen (zutik dirauen zaharrenetako bat), Argolloseko interpretazio-zentrotik paseatu ginen eta, azkenik, Bengoako paduratik ibilbide biribil bat egin genuen. Ahate ezberdinak, kopetazuriak, koartzak, koartzatxoak,… eta baita mokozabal bat ere aurkitu genituen! Egun polita kideen artean pasatzeko, hurrengora animatuko zara?

Kokapenak:

Montehanoko monasterioa

Escalanteko behatokia

Jadoko Mareen Errotaren Interpretazio Zentroa

Padurak: https://maps.app.goo.gl/6pGc2PX2ifHBxPcp7, https://maps.app.goo.gl/iw3aFGdGqJE2ULF96


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude