Bada, joan den larunbatean urteko azken-aurreko irteerara joan ginen, oraingoan Urbasako baso sorginduaren udazkeneko koloreez gozatzera!
Goiz esnatzeak merezi izan zuen, argazkiak laino ikusgarri batekin egiteko zortea izan baikenuen, eta hainbeste gustatzen zaigun ukitu magiko hori eman zien…
Irteera jendetsua 16 bazkiderekin non paisaiaren argazkiak, makroa, erretratua… egin ahal izan genituen, eta mundu guztiak gozatu zuen egun polit horretaz!



























